XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orain - esaten dio lagunari -, zure lurraldean dagoen artean, zuk nahi duzun bezala jokatu, baina nere lurraldera etortzen eta aldegiten badu, orduan nik nahi dudan bezala erabiliko dut.

Mandaeuliak laster aldegin zion Tomi, eta Joeren lurraldera sartu zen.

Joek zirikatu zuen behin eta berriro, baina hari ere aldegin zion marra igaroaz.

Batek zirikatzen zuen bitartean, bestea erne zegoen.

Beraz bi buruak han zeuden makur-makur eginda mahai gainean.

Baina gero Joe trebetu zen, eta bere lurraldean zomorroa mantentzea lortzen zuen.

Bestea zain noiz haren alderdira pasako. Ez alferrik.

Batzutan marraraino, mugaraino iristen zen, baina Joeren orratzak atzera itzulerazten zuen.

Horrela denbora luzetxo batetan.

Tomek ordea, ezin zuen hainbeste denbora geldirik egon.

Eta bere orratza Joeren alderdian sartu zuen.

Joe, ordea, ikaragarri haserretu zen.

Eta hala esaten dio: - Tom, ez zazu ukitu.

- Piska piska bat bakarrik mugituko dut.